Aurkezpena eta helburuak
Enpresa- eta gizarte-ekimen bat da, kalteberatasun-egoeran dauden gazteei lan-aukera bat emateko, eta horrekin batera, faunaren kontserbazioa sustatzeko helburuak dituena, produktu berritzaileak diseinatuz, fabrikatuz eta salduz, besteak beste, habi-kutxak, intsektuentzako hotelak edo hegaztientzako janlekuak.
Produktuen katalogoa
Habi-kutxen salmenta burutu eta hauekiko informazioa baliagai dago, pertsonalizatuak eta zure beharretara egokituak, partikularra, nekazaria, enpresa edo udala izanda ere. Produktuak Ilundain Haritz Berri Fundazioaren (EIS Ilundain) gizarteratze- eta laneratze-enpresako aroztegiak egiten ditu.
Aterpeak, gizarte-proiektu bat
Aterpeak 2017an Haritz Berri-Ilundain Fundazioaren baitan sortutako ingurumen-proiektu bat da, eta faunarentzako habi-kutxak, batez ere hegaztienak, eraiki, jarri, aztertu eta horien jarraipena egitean oinarritzen da.
Proiektuak birlaneratzea, ingurumen-kontzientzia eta udalekiko lankidetza uztartzen ditu, ingurumen-hezkuntzaz gain, natur-ingurunea hobetzeko eta kontserbatzeko ekintzak bultzatuz.
Bestalde, Aterpeak hainbat hitzarmen sinatu ditu, hala nola, Iruñeko, Arangurengo, Eguesibarreko edo Berriobeitiko udaletxeekin.
Helburuak
Kontaktatu
Proiektuari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, harremanetan jar zaitezke aterpeak@fundacion-ilundain.com helbide elektronikoan edo 682 57 68 21 telefono zenbakira deituta.
Gure konpromisoa eta helburua
Legezko helburuari lotuta
2015eko irailaren 25ean, munduko liderrek helburu globalen multzo bat hartu zuten pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta guztiontzako oparotasuna bermatzeko, garapen jasangarriko agenda berri baten zati gisa. Helburu bakoitzak hurrengo 15 urteetan lortu beharreko helburu espezifikoak ditu.
Helburu horiek lortzeko, mundu guztiak bere zatia egin behar du, eta ATERPEAK-etik gure aletxoa eman nahi dugu, helburu horietako batzuk betetzeko aktiboki parte hartuz.
Aterpeako jarduerak
Gidariak izan nahi dugu, hots, pertsonen laguntzaile, naturarekiko kontaktua berreskuratzeko, haien pertenentzia-sentimendua eta erantzukizuna sustatzeko asmoz. Beste izaki bizidun batzuekiko enpatia garatzea eta naturarekin elkarreragiten den bitartean gozatzea, onura emozionalak lortuz eta osasuna eta egoera fisikoa hobetzen lagunduz.
Hezkuntza-esperientzia dibertigarriak eskaintzen ditugu, eta, aldi berean, gure ingurune hurbileneko aniztasuna kontserbatzen laguntzen dugu.
Biodibertsitatea sustatzea, proiektu integrala
Aterpeak proiektu integral bat eskaintzen dio bere udalari bere eremuan biodibertsitatea sustatzeko, ondo bereizitako hiru alderdien bitartez. Alde batetik, alderdi teknikoa, bestetik, zientifikoa eta hirugarrena, ingurumen-hezkuntza, gure laneratze-programetako gazteek egindako habi-kutxak jarriz eta hauen jarraipena aurrera eramanez.
- 1
Azterketa teknikoa eta aholkularitza
Biodibertsitatea hobetzearen aldeko apustua egiten dugu, hegazti- eta ugaztun-espezie desberdinentzako habi-kutxak eta babeslekuak jarriz. Horrela, habiak egiteko aukerak eta kalitatea hobetuko dugu, baita espezie horiek bizirauteko behar dituzten babeslekuak presentzia ere. Horrekin batera, habitata aztertzen dugu, eremuaren egokitasuna eta beharrak zehazteko, bertan dauden espezie guztien presentzia kontuan hartuta. Habi-kutxen kopuru hobeezina jartzeko, erraz monitorizatzeko eta mantentzeko aholkularitza egokia ematen saiatzen gara.
- 2
Ingurumen-hezkuntza
Hegaztientzako habiak eta janlekuak eraikitzeko eta ipintzeko tailerrak, inguruko basa-hegaztiak ezagutzeko hitzaldiak, Hegaztien Eraztun Zientifikoari buruzko jardunaldi didaktikoak, dibulgazio-hitzaldiak… Gure helburua ingurumenarekiko errespetua lortzea eta guztion borondaterekin hura zaintzea da, ikastetxeei, hezkuntza bereziari, hirugarren adinekoei, partikularrei… zuzendutako jarduera ugariren bidez. Ingurumen-boluntariotza talde aktibo bat sortu nahi da.
* Udal entitatearekin egindako ingurumen-hezkuntzako jardueren memoria bat egin daiteke, baita habi-kutxen egoera (okupazioa, kokapena, kalteak, habi-kutxa berriak…) eta mapa batean duten kokapena ere. - 3
Habi-kutxen okupazioaren jarraipena
Habi-kutxen berrikuspen orokor bat egiten dugu fauna ugaltzailearen populazioak aztertzeko, inguruneko populazio-joera aztertzeko eta espezieek jasaten dituzten mehatxu edo arriskuak ondorioztatzeko, ingurumen-oreka eta ingurune natural iraunkorra bilatuz. Horretarako, habi-kaxen jarraipen- eta monitorizazio-lanak egiten ditugu, egokienak diren babesleku berriak instalatuz. Gainera, proiektu bakoitzak tokiko boluntarioen talde bat du, Aterpeak proiektuak egiten dituen jarduera zehatzetan laguntzeko.
* Udal entitatearekin egindako ingurumen-hezkuntzako jardueren memoria bat egin daiteke, baita habi-kutxen egoera (okupazioa, kokapena, kalteak, habi-kutxa berriak…) eta mapa batean duten kokapena ere.