Saguzarrentzako babesleku bat eraikitzeak animali horren hainbat espezie ezagutzeko, bere kontserbazioan laguntzeko eta ingurune natural hurbilenean jasaten duen kalteberatasun-egoerari buruz sentsibilizatzeko aukera ematen du.
Tailerrak, oro har, 8-14 urtekoentzat dira, baina edukia edozein publiko motatara egokitu daiteke.
Partikularra bazara, kontsultatu jardueren egutegian edo gurekin harremanetaz jar zaitez behekaldeko formularioaren bitartez.
Talde edo ikastetxe bat bazara (10-15 pertsonatik aurrera) eta jarduera hau egin nahi baduzu, adierazi harremanetarako formularioan edo deitzen diguzunean.
Ingurumenarekiko behaketa eta jakin-mina sustatzea.
Hiri-ingurunearentzat hain ezezagunak eta aldi berean hain onuragarriak diren saguzar-espezieak ezagutzea, espezie arruntenei eta haien biologiaren sekretu batzuei buruzko informazioa emanez.
Hainbat arrazoi antropikoengatik ingurune naturalean duten kalteberatasun-egoerari buruz sentsibilizatzea.
Babeslekuak okupatzen dituzten saguzar espezieak ezagutuko ditu, hainbat arrazoi antropikoengatik ingurune naturalean duten kalteberatasun-egoera aditzera emanez.
Ugaztun hegodun txiki horientzako babeslekuen muntaia.
Babeslekuentzako leku aproposak bilatu, besteak beste, zuhaitz-enborrak, zutoinak, teilatu-hegalak edo hormak.
Esaiguzu zertan lagun zaitzakegun formularioa betez edo deitu 948 339004 eta 648702939 zenbakietara (whatsapp eta deiak). Bezeroarentzako arreta eta erreserbak astelehenetik ostiralera 8: 00etatik 14:30era.