Ikusi eta ikasi hegaztiek nola erabiltzen dituzten beraien etxeak

  • Habi-kutxen jarraipena egiteko gako guztiak ikasiko dira, eragozpenak eta perturbazioak minimizatuz.

  • Kutxa ireki gabe, behaketarekin barruan zer gertatzen ari den jakiteko gai izatea (kantuak, materiala…). Hala ere, kutxak barrutik errebisatuko dira.

  • Senti ezazu nola laguntzen diozun inguruko faunari.

Tailerrak, oro har, 8-14 urtekoentzat dira, baina edukia edozein publiko motatara egokitu daiteke.

  • Partikularra bazara, kontsultatu jardueren egutegian edo gurekin harremanetaz jar zaitez behekaldeko formularioaren bitartez.
  • Talde edo ikastetxe bat bazara (10-15 pertsonatik aurrera) eta jarduera hau egin nahi baduzu, adierazi harremanetarako formularioan edo deitzen diguzunean.

  • Habi-kutxen eraginkortasuna erakustea, biodibertsitatea hobetzeko eta kontserbatzeko neurri gisa.
  • Ingurumenarekiko behaketa eta jakin-mina sustatzea.

  • Kontaktu naturala berreskuratzea eta ingurumena errespetatzen duten ezagutza, trebetasunak eta jarrerak lortzea.

  • Inguruneko eta naturako hegazti eta animaliei buruz ikastea, inguratzen gaituen ingurunearekiko pertenentzia- eta errespetu-balioak barneratuz.

  • Ezagutu habi-kutxak okupatzen dituzten hegazti motak eta nola gizakiak sortutako ingurumen-inpaktuak eta -arazoak konpontzen lagundu dezakegun.
  • Habi-kutxen eta babeslekuen jarraipena hiriko berdeguneetan, parkeetan, lorategietan, basoetan...

Sarrera teorikoa eta zati praktikoa, kanporako irteerarekin, pertsona guztien parte-hartze aktiboarekin.

Partekatu eduki hau

Zalantzak dituzu, gehiago jakin nahi duzu?

Esaiguzu zertan lagun zaitzakegun formularioa betez edo deitu 948 339004 eta 648702939 zenbakietara (whatsapp eta deiak). Bezeroarentzako arreta eta erreserbak astelehenetik ostiralera 8: 00etatik 14:30era.