Gozatu animalientzako etxe bat eraikitzen

  • Intsektu-hotel bat instalatzea estrategia ezinhobea da ekosistemari mesede egiten dioten intsektuen presentzia areagotzeko, izurriteen kontrol biologikoa sustatuz eta polinizazioa hobetuz.

Tailerrak, oro har, 8-14 urtekoentzat dira, baina edukia edozein publiko motatara egokitu daiteke.

  • Partikularra bazara, kontsultatu jardueren egutegian edo gurekin harremanetaz jar zaitez behekaldeko formularioaren bitartez.
  • Talde edo ikastetxe bat bazara (10-15 pertsonatik aurrera) eta jarduera hau egin nahi baduzu, adierazi harremanetarako formularioan edo deitzen diguzunean.

  • Talde-lana sustatzea.
  • Ingurumenarekiko behaketa eta jakin-mina sustatzea.

  • Kontaktu naturala berreskuratzea eta ingurumena errespetatzen duten ezagutza, trebetasunak eta jarrerak lortzea.

  • Ekosistemari mesede egiten dioten intsektuen presentzia handitzea, izurriteen kontrol biologikoaren bidez eta polinizazio-tasa hobetuz.

  • Landareen eta intsektuen arteko elkarreraginak ezagutuko ditu, intsektuek elikagaien ekoizpenean eta ekosistemen osasunean duten zeregin garrantzitsua ulertzeko.
  • Intsektiziden erabileraren eta natura-ingurunearen kontserbazioaren arteko problematika ezagutuko du.

  • Intsektuen hotelak eraikitzea maketa errazekin.

  • Intsektu-hotelak jartzea inguruko lorategi edo baratzeetan.

Sarrera teorikoa eta zati praktikoa aretoan, pertsona guztien parte-hartze aktiboarekin, ondoren produktua dagokion lekuan ipiniz.

Partekatu eduki hau

Zalantzak dituzu, gehiago jakin nahi duzu?

Esaiguzu zertan lagun zaitzakegun formularioa betez edo deitu 948 339004 eta 648702939 zenbakietara (whatsapp eta deiak). Bezeroarentzako arreta eta erreserbak astelehenetik ostiralera 8: 00etatik 14:30era.