Aste paregabea landa eremu zoragarriak ikasten eta jolasten
Irulegiren magalean dagoen Haritz Berri baserri-eskolak eskenatoki ezin hobea eskaintzen du natura eta landa-ingurune osoko esperientzien munduan murgiltzeko. Ingurumen-hezkuntzari eskainitako astea, hainbat jardueraren bidez: jolasak, txangoak, tailerrak…
Bi aukera dituzu: baserrian lo egin edo eguneko kanpamendua egin eta etxera lotara itzuli.
Nafarroako Rural Kutxaren Martxan prgramako 50€-ko dirulaguntza jaso dezakezu.
Bases subvenciones campamentos 2025
EGONALDIKO udalekuak
Aste bakarra, zazpi gaueko ostatua duten jarduerez betea; Irulegira txangoak, baserriko animalien zaintza, sendabelarren tailerrak, ogia, pomadak edo erlezaintza, igerilekuko jolasak, ur gymkhanak, scape naturala… Gozatu eta ikasi animaliak zainduz eta bizi baserriko egunerokotasuna.
Deskribapena
Udalekuetan izena emateko formularioa (EGONALDIKO udalekuak)
Izena emateko epea apirilaren 15etik ekainaren 20ra bitartekoa da, eta izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak. Egun horretatik aurrera ez da inskripziorik onartuko, plaza libreak geratu ez badira. Plazak esleitu ondoren, izena eman dutenei posta elektronikoz jakinaraziko die, plaza berresteko.
EGUNEKO Udalekuak (Ruralak)
Aste bakarra, eguneko jarduerez betea; Irulegira txangoak, baserriko animalien zaintza, sendabelarren tailerrak, ogia egitea, pomadak edo erlezaintza, igerilekuko jolasak, ur gymkhanak, scape naturala… Gozatu eta ikasi animaliak zainduz eta bizi baserriko egunerokotasuna.
Deskribapena
Kanpaldietan izena emateko formularioa (RURALAK)