Egin zaitez baserriaren kargu eta gozatu animaliak lehen pertsonan zaintzen

  • Baserrian, animaliek higienea eta elikadura bezalako zainketak behar dituzte; horregatik, egun batez baserritar lanetan jartzen gara.
  • Jarduera honetan hainbat lan egingo dira animalia bakoitzaren beharren arabera: ukuiluak garbitzea, arrautzak biltzea, animaliak eskuilatzea, elikatzea...

Adin guztietarako

  • Partikularra bazara, kontsultatu jardueren egutegia, jarduera hori noiz egin dezakezun ikusteko.
  • Talde edo ikastetxe bat bazara eta jarduera hau egin nahi baduzu, adierazi harremanetarako formularioan edo deitzen diguzunean.

  • Etxeko animaliak, haien elikadura, hazkuntza eta bitxikeriak ezagutzea.
  • Animaliekiko errespetuzko jarrerak hartzea.
  • Baserrian erabiltzen diren tresnak ezagutzea.
  • Ingurua behatzea eta esploratzea (ukuiluak, berdeguneak...).
  • Animalia bakoitzak behar dituen zainketak ulertzea.
  • Higiene- eta kontsumo-ohitura osasungarriak bultzatzea.
  • Etxeko animaliak eta animalia basatiak.

  • Taldekako sailkapena, hainbat irizpideren arabera: ugaltzeko modua, elikadura, etab. Talde bakoitzaren ezaugarriak (ugaztunak – bibiparoak eta hegaztiak – obiparoak), belarjaleak, orojaleak; hausnarkariak.
  • Animalien zaintza: elikadura, ostatuak, garbiketa, albaitaritza, taldean bizitzea…
  • Baserriko produktuak: haragia eta deribatuak, esnea eta deribatuak, azala eta artilea, arrautzak, eztia eta argizaria, simaurra.
  • Animalien portaera.
  • Zentzumenak (ukimena, entzumena, ikusmena, usaimena).
  • Animaliekiko errespetua eta berdintasuna.
  • Animaliek eta ematen dizkiguten produktuek behar dituzten premiak eta zainketak.
  • Lan-tresnak.

Bere ezagutzetatik abiatzen da guztien parte-hartzea sustatuz eta parte-hartze hori bultzatzen duen edozein zantzu aprobetxatuz.
Zereginak banatu eta taldean lan egiten da animalien beharrak asetzeko.

Partekatu eduki hau

Zalantzak dituzu, gehiago jakin nahi duzu?

Esaiguzu zertan lagun zaitzakegun formularioa betez edo deitu 948 339004 eta 648702939 zenbakietara (whatsapp eta deiak).. Bezeroarentzako arreta eta erreserbak astelehenetik ostiralera 8: 00etatik 14:30era.