
BIZI-BASO: Elkarrekin Hazten!
Bizi-Baso hazten ari da!
Aste honetan, Bizi-Baso proiektuan parte hartu zuten taldeekin egon ginen. Bertan, Foro Europeoko ikasleek eta Ilundain Fundazioko Lorezaintzako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek “Elkarrekin Hazten” izeneko zuhaiztia landatu zuten. Zizur Txikia eta Ezkirotz lotzen dituen bidean 35 zuhaitz landatu ziren, hala nola astigarrak, lizarrak eta haritzak.
Proiektu honen helburua iraunkortasunari eta ingurumen-inpaktuari buruz ardura jartzea da.
Jarduerak Zizur Zendeako Udalaren eta Zizur Txikiko Kontzejuaren laguntza izan zuen, eta lursaila utzi zuten landatzeko.
