Gozatu animalientzako etxe bat eraikitzen

  • Eraiki babesleku bat inguruko parido txikientzat, haien ezaugarriak eta gaur egungo problematikak ezagutuz.

  • Bestalde, hegaztientzako janleku bat ere eraiki daiteke, negu-garaian hegaztiei elikadura osagarria emateko eta hauen behaketa errazteko.

  • Paridoen ezarpenaren bitartez, izurrite mota ugari modu naturalean kontrolatzen dira, eremuko oreka ekosistemikoa lortuz.

Tailerrak, oro har, 8-14 urtekoentzat dira, baina edukia edozein publiko motatara egokitu daiteke.

  • Partikularra bazara, kontsultatu jardueren egutegian edo gurekin harremanetaz jar zaitez behekaldeko formularioaren bitartez.
  • Talde edo ikastetxe bat bazara (10-15 pertsonatik aurrera) eta jarduera hau egin nahi baduzu, adierazi harremanetarako formularioan edo deitzen diguzunean.

  • Ingurumenarekiko behaketa eta jakin-mina sustatzea.
  • Kontaktu naturala berreskuratzea eta ingurumena errespetatzen duten ezagutza, trebetasunak eta jarrerak lortzea.

  • Inguruneko eta naturako hegazti eta animaliei buruz ikastea, inguratzen gaituen ingurunearekiko pertenentzia- eta errespetu-balioak barneratuz.

  • Inguruneko biodibertsitatea hobetzea, Amilotx urdinari (Cyanistes caeruleus) eta kaskabeltz arruntari (Parus major) babesa emanez.

  • Negu garaian bertako hegaztien populazioei elikadura osagarriaren bitartez lagundu.

  • Ezagutu inguratzen gaituzten hegazti espezieak, hauen ezaugarriak eta nola gizakiak sortutako ingurumen-inpaktuak eta arazoak konpontzen lagundu dezakegun.
  • Habi-kutxak edo janlekuak muntatzea: oso erraza, adin guztietako pertsonak egin ahal izateko prestatuak (margotu daitezke).

  • Habi-kutxak eta janlekuak hiriko berdeguneetan, parkeetan, lorategietan, basoetan…jartzea.


Sarrera teorikoa eta zati praktikoa aretoan, pertsona guztien parte-hartze aktiboarekin, ondoren produktua dagokion lekuan jarriz.

Partekatu eduki hau

Zalantzak dituzu, gehiago jakin nahi duzu?

Esaiguzu zertan lagun zaitzakegun formularioa betez edo deitu 948 339004 eta 648702939 zenbakietara (whatsapp eta deiak). Bezeroarentzako arreta eta erreserbak astelehenetik ostiralera 8: 00etatik 14:30era.