Zer da Bizi-baso?
Bizi-Basoren bidez, Nafarroako gizarteak bertako zuhaitzak landatzea errazten da, basoak hobetzen eta kontserbatzen laguntzeko, eta, aldi berean, zuhaitz horiek esanahi berezia izan dezaten: seme edo alaba baten jaiotza, maite baten heriotza, urtebetetzeko opariak, etab.
Ilundain Fundazioak landatu eta kontserbatuko du gune hori, eta, horrela, programetan parte hartzen duten gazteak trebatzen eta gaitzen lagunduko du.

Helburuak
Nola landatu zuhaitz bat?

1. Inkesta bete
Bete orri honetako inkesta eta adierazi landaketaren arrazoia.

2. Dohaintza
Landatutako zuhaitz bakoitzeko, 20 euroko dohaintza eskatzen dizugu. Horren bidez, zuhaitza landatzea eta zaintzea bermatzen da, baita ere, bi urte baino lehen, zuhaitza ordeztea ere.

3. Landaketa
Landaketa garai egokian egingo da, zuhaitz motaren, klimaren, lurraren eta abarren arabera. Urtean zehar, hainbat jardunaldi antolatuko ditugu, eta zuk zeuk, nahiago baduzu, zure zuhaitza landatu ahal izango duzu.

4. Dokumentazioa
Landatzeko unean, zure posta elektronikora bidaliko dizugu zuhaitzari buruzko dokumentazio guztia: zerga-arintzeari buruzko dokumentua, argazkia, koordenatu zehatzak…
