
SORBELTZENDAKO HABIA KUTXA BERRIAK SANTAKARAN!
Aterpeak proiektuak bultzatutako ekimenarekin bat egin du Nafarroako herri honek, sorbeltzendako barrunbe bikoitzeko 10 habia kutxa jarri baititu herriko kultur etxearen fatxadan. Espezie migratzaile hauek egun gutxiren buruan iritsiko dira, eta irrikaz itxarongo dugu etxolen okupazioa! Gainera, Santakarako ikastetxe publikoko ikasleek patiotik ikusi ahal izango dute habia kutxen okupazioa, hauen jarraipena aurrera eramanez.
Hegazti intsektujale hauek intsektuen kontrol biologiko handia burutzen dute, eta, horri esker, Santakara eltxoen aldetik garbi mantentzea lortuko da udan zehar.





