Horrelakoak gara
Jendeak esaten duen bezala, ezagutzen ez dena ez da maite, eta maite ez dena ez da zaintzen. Sartu, ikertu, kuxkuxeatu … Zatoz eta ezagutu gaitzazu!






Guregana etorri nahi duzu?
Asko dugu zuri eskaintzeko, ez du axola nolako zaren eta nondik etortzen zaren. Hemen kontatzen dizugu zer jakin edo egin behar duzun gu bisitatu baino lehen, eta zer arau lagungarri zaizkigun baserria ezin hobeto mantentzeko, animaliak hobeto bizi daitezen eta zuk bisitatzen jarraitu ahal izateko.
ETORRI AURRETIK
BISITAN ZEHAR
Bisita egin badiguzu, eman zure iritzia eta lagundu hobetzen Haritz Berriko proiektua.
Ezagutu gure jarduerak
Bisitak zure ikasgelarekin edo familiarekin, txangoak, Haritz Berrirekin topera gozatzeko egonaldiak, kanpalekuak, taldeentzako jarduerak, egun bereziak… Gehiago eska daiteke? Bilatu zer nahi duzun. Zure zain gaude!
Gure ingurumen-programak
Gizartea, ingurumena eta parte-hartzea barne hartzen dituzten ekimen espezifikoak ditugu, eta horietan lagun dezakezu zuhaitz bat landatuz, erlauntza bat babestuz edo Ilundain Fundazioko gure neska-mutilek garatzen dituzten zurezko produktuak erosiz. Ilusioz eta ahaleginez betetako proiektuak, gure ingurunea leku hobea bihurtzen dutenak. Lagundu!

Zurezko produktuen bitartez ingurumena hobetzeko gure proiektu jasangarria
Zuraren indarra
Zurezko produktuak fabrikatzeko eta berdeguneak zaintzeko proiektu iraunkorra. Aterpeak enpresa eta gizarte ekimen bat da, kalteberatasun-egoeran dauden gazteei lan-aukera bat eraikitzeko, produktu berritzaileak diseinatuz, fabrikatuz eta salduz, hala nola habia-kutxak, hiri-altzariak edo haur-parkeak.

Lagun iezaguzu baso berezi bat sortzen
Zuhaitz bat landatzea baino askoz gehiago
Bertako zuhaitzak landatzeko gure ingurumen-proiektua. Bizi-Baso zuretzako proiektua da, oparitzeko, gogoratzeko… baina baita besteentzat ere. Zuhaitz horiek landatuz, ingurumenarekin eta zailtasun sozialak dituzten gazteen prestakuntzarekin elkarlanean arituko zara Ilundain Fundazioan.
